Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak herrialdeko gizarte zerbitzuak finantzatzeko onartu zuen Foru Agindua agorrilean sartu zen indarrean. Foru Araudi horretan gobernuak irizpide zehatz batzuk zehazten ditu gizarte zerbitzuen mankomunitateei diru-laguntza emateko. Nafarroako gobernuak dirua banatzerakoan kontuan izanen ditu, besteak beste: mankomunitateak hartzen duen eskualdearen zabalera, populazioaren zahartzea, adin txikikoen kasu kopurua, gizarteratze kasuak, inmigrazio kasuak eta erakundearen aurrekontuak.Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitate bakoitzean datu ezberdinak daude eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuak udal zerbitzuei eman beharreko diru-laguntzak, urteko datuen arabera, ezberdinak izanen dira.