Aingeru bisitaria

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Larunbatean Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako kideak Irantzuko monasterioan izan ziren. Ordu batean meza izan zen Irantzuko elizan eta akaberan fededunek Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izan zuten. Ondoren, monasterioaren kanpoko aldean baratza eta soroak bedeinkatu zituen aingeruak, San Migelen irudiak bisitatzen duen toki guztietan egin ohi duen moduan. Irantzu eta gero larunbat honetan Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradia Orreaga bisitatuko du. Elizkizuna 11:00etan hasiko da. Kofradeek parte hartu nahi duten guztiei gonbitea luzatu diete. Bi irteera horiek kofradiak urtero bere moduko erakundeak dituzten Nafarroako beste santutegietara egiten dituen bisiten barruan kokatzen dira.