Derby sakandarra Zabaletarendako

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Altsasuko festek pilota profesionalen puntako jaialdia hartu zuen ostiralean, ETB1ek zuzenean eman zuena. Jokatu ziren bi partidak oso estuak izan ziren. Hasierakoan, Retebi BI eta Rezustari 21-22 gailendu zitzaien Jaka eta Pascual. Partida nagusian, egun puntan dauden hiru pilotari sakandarrak lehiatu ziren. Irujorekin aritu zen Jose Javier Zabaleta, Joseba Ezkurdiaren eta Aitor Zubietaren kontra aritzeko. Lehia oso borrokatuan eta abiadura handian jokatutakoan, Binakako txapeldun Irujok eta Zabaletak 22-19 irabazi zieten Ezkurdiari eta Zubietari. Zabaletaren susperraldiaUdan jokoan beheraldia izan ondoren, goitik behera suspertu da Zabaleta. Ostiralean Altsasuko lehia irabazi eta gero, igandean Lezon Jaunarenarekin batera aritu zen Zabaleta, Titinen eta Aitor Zubietaren kontra. Partida gogorrean 16-22 irabazi zuten Jaunarenak eta Zabaletak. Jokoan sartzea kostatu zitzaion arakildarrari eta hasieran Zubieta izan zen nagusi atzean, baina behin jokoan sartuta sekulako pilotakadak eman zituen Etxarrengoak. Aurreko koadroetan leitzarrak errematean asmatu zuen Titin baino gehiago izan zen.Ongayk irabazi DuruelonEuskal Jai Berri enpresak eskuz binakako eta erremonteko partida bana antolatu zituen Soriako Duruelo herrian. Jaialdiak ikusmin handia piztu zuen, eta eskuzko partidan, Alberto Ongay satrustegiarrak eta Iturriagak 22-20 irabazi zieten Mikel Goñiri eta Etxamendiri.