Nazabalek hirutik hiru

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Hiru jardunaldi jokatu ditu Floren Nazabalek Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligan eta hirurak irabazi ditu. Azkena aurreko asteazkenean jokatu zuen, Ordizian, Joseba Otaegiren kontra. Nazabalek jokatutako saio guztiak irabazi egin zituen, eta lan guztiak kontuan hartuta 19:12 minututan bukatu zuen lana, Otaegiri bi minutu pasa aterata (21:59). Sailkapenean Aitzol Atutxa lehena da eta Juanjo Lopez de Azpilikueta bigarrena, biak 7na punturekin, baina 4 jardunaldi jokatuta. 3.a Nazabal da (6 puntu), 4.a Mugertza II.a (4 puntu) eta 5.a Jon Rekondo (3 puntu), hirurak hiruna jardunaldi jokatuta eta 6.a eta azkena Joseba Otaegi (2 puntu), bi jardunaldi jokatuta. Floren Nazabalek 4. Jardunaldia Juanjo Lopez Azpilikuetaren kontra jokatuko du, irailaren 28an, 12:30ean, Zorrozan.