Abiadura duelua Fernandezendako

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Garesek duelu berezia hartu zuen igandean. Batetik, Angel David Rodriguez "El Pajaro" korrikalaria aritu zen, Espainiako atleta azkarrena, eta, bestetik, Ioseba Fernandez irristalaria, munduko irristalari azkarrena. 90 metroko abiadura duelua egin behar zuten biek. Ioseba Fernandez izan zen txapelduna, helmugarik metro gutxira El Pajaro gainditu eta gero. "Ez nuen horren argi ikusten garaituko nionik, bera 100 metrotan korrika egitera ohituta dagoelako" adierazi zuen Iturmendiko irristalariak bukaeran. Rodriguezek, bestalde, irristalariaren azkartasuna azpimarratu zuen.