Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekunberrik VII. Plazaolatik mendi erdi maratoia (21 km) hartu zuen igandean. 135 korrikalari iritsi ziren helmugara, Josu Erkizia buru zela (1:15:35). 3 minutu atera zizkion Iñaki Reyri. Joxeja Maiza etxarriarrak lan bikaina egin zuen eta 7.a izan zen, (1:24:04). Iñaki Lacalle olaztiarra 103.a iritsi zen (1:46:14). Unzurrunzaga AxarinBestalde, egun berean Idiazabalen jokatutako I. Axari Trailean (24,6 km) 216 korrikalari iritsi ziren helmugara. Ionut Zinca izan zen irabazlea (2:01:25). Ander Unzurrunzaga etxarriarra 16.a heldu zen (2:21:05) eta Jose Antonio Salgado altsasuarra 159.a (3:26:39).