Harri jasotzaile izan nahi duzu?

Guaixe 2013ko irailaren 17a

Sakanako Mankomunitateak, Irurtzungo Udalaren eta Nafarroako Herri Kirol Federazioaren laguntzarekin, Sakanako Harri Jasotze Eskola eta zentro teknikoa zabalduko du berriz ikasturte berrirako. Atzera ere Mikel Lasarte harri jasotzailea izango da eskolako begiralea, eta berarekin harri jasotzearen inguruko teoria eta praktika ikasteko aukera izango da. Klaseak euskaraz izanen dira, eta bateonbatek ez badaki gaztelaniaz zuzenduko zaio. Sakanako Harri Jasotze eskolak hainbat urte daramatza lanean eta bertan trebatzen dira, esaterako, Aitor Oiarbide etxarriarra eta Xabier Igoa aldaztarra. Harri Jasotze eskola urriaren 1ean hasiko da martxan, ekainaren 17ra arte. Eskolak asteartetan emango dira, 18:30etik 20:00etara, Irurtzungo kiroldegian. Izena ematekoSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com), irailaren 30era arte.