Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egitura arkitektonikoaren munduan niretako berria den kontzeptu bat azaltzen saiatuko naiz. Nahiz eta niretako berria izan, sistema zaharra da, gehien bat gizarte japoniarrak erabilitakoa. Kontzeptu honi "estruktura recíproca" edo elkarrekiko egitura deritzo. Izenez ezezaguna iruditu arren, ziur nago bertako gehienok esperimentatu izan dugula, pertsonen arteko jokoetan edo eskulanetan.Egitura sistema hau oso sinplea da, soilik egitura elementuak bata bestearen gainean ezartzean datza, dominoko piezak erortzen direnean bezala baina beti azkeneko pieza lehenengoan bermatuz. Modu horretan elementu guztiak taldean lan egiten dute eta gainean jartzen zaion pisua uniformeki banatzen dute.Txotxekin egindako maketak ikusiz gain, eraikuntza mailan egin daitekeen zerbait dela probatu dugu. Izan ere, azken uda honetan Arbizuko eko-kanpinean altxatu dute elkarrekiko egitura duen eraikin bat. Eraikin hau berezia izateaz gain ikusgarria dela iruditzen zait, tamaina horretako egitura batek zeinen ongi lan egiten dezakeen ikusteak pena merezi baitu.Eraikina 14 m diametroko zirkulu bat da goitik ikusita, eta teilatua eusteko oinarria, perimetroa jarraitzen duen agotzezko horma bat da. Hemen ikus daiteke agotz prentsatuak ikaragarrizko indarra eutsi dezakeela eta, aldi berean, inolako sendotasun itxura ematen duela. Teilatuaren egitura nagusia, lehen aipatu dudan sistemarekin egin zuten, eta hau, 9 metroko luzera duten egurrezko 12 enborrez osatuta dago. Beraz elkarrekiko egitura erabiliz, 14 m-ko distantzia gainditu dute 9 m-ko trunkuak elkarrekiko moduan bermatuz eta beharrezkoa litekeen erdiko zutabeak sahiestuz.Bukatzeko, laster, yoga egiteko erabiliko den nabe bitxi hau ezagutzera joatea gomendatuko nuke.Andoni Igoa