Igeriketa, soinketa, musikoterapia eta psikomotrizitatea ez gaituendako Sakanan

Guaixe 2013ko irailaren 18a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Ez Gaituen Elkartearen laguntzarekin, ez gaituendako ikastaroak antolatu ditu. Ikastaroak ez gaitasunen bat daukaten Sakanako edozein pertsonei daude bideratuta. Batetik, igeriketa eta soinketa eskainiko zaie, Arbizuko kiroldegian. Bi aukera daude: igeriketara eta soinketara etortzea, edo soilik soinketara etortzea. Ikastaroa urriaren 7tik maiatzaren 19ra izango da, astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Ikasturte osoak 50 euro balio du. Bestetik, musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa antolatu da Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Ordu bateko saia izanen da, larunbat goizetan, hilabetean bitan, 10:00etatik aurrera eta Maite Ulazia Mikeo monitoreak eskainia. Ondoko egunetan: urriak 5, 9; azaroak 9, 23; abenduak 7, 21; ilbeltzak 11, 25; otsailak 8, 22; martxoak 8, 22; apribilak 5, 12, maiatzak 10, 24 eta ekainak 7, 14. Izena ematea zabalik dago irailaren 27ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan. Sakanako Ez Gaituen Elkartekoak direnei elkarteak ordainduko die ikastaroa. Gainontzekoek, aldiz, 50 euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematekoSakanako Mankomunitateko kirol zerbitzua (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa).