Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, AFINA (Nafarroako Fibromialgia Elkartea) elkartearekin batera, minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonei euren osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskainiko die Altsasun eta Irurtzunen. Helburua fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta sentiberatasun kimiko anizkoitza duten pertsonei osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskaintzea da. OrdutegiaAipatu ikastaroa edo soinketa Altsasun (Labaderon) eta Irurtzunen (Kultur Etxean) eskainiko da, urritik ekainera, asteartetan eta ostegunetan. Altsasun 16:00etatik 17:30era eta Irurtzunen 18:00etatik 19:30era. Izena ematea zabalik dago irailaren 27ra arte Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866). AFINAko bazkideek 31 euro ordaindu beharko dituzte hiru hilero, eta bazkide ez direnek 42 euro hiru hilero.