Bertso-eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2013ko irailaren 19a

Bertsolaritzaren ezagutza zabaltzeko asmoz sortu ziren bertso-eskolak eta haiek sustatzen ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bertso-eskoletan bertsoaren oinarrizko ezaugarriak lantzen dira: hitza eta kantua, errima eta neurria. Baina hori baino askoz gehiago da bertsoa: alaitasuna da; morea; ziria; bertso-eskola taldean ongi pasatzeko tokia da. Gainera, bertso-eskola euskara maite du. Lagun taldea handitu eta lagunartea bizitzeko modua ere bada bertso-eskola. Sakanan aurreneko bertso-eskola sortu zenetik 22 urte pasa dira eta, ordutik, bertsolaritzaren presentzia nabarmen handitu da gure herrietan.  Bertako bertsolariak ere bidea egiten segitzen dute.Izen emateaNahikoa izango da herri bakoitzean edo ikastetxe bakoitzean lau laguneko talde bat sortzea. Izena emateko bi bide daude. E-postaz: nafarroa.transmisioa@bertsozale.com edo j.leitza@gmail.com. Eta telefonoz:  948 143 747 edo 652 155 601. Hilaren 27ra arte.