Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak zoriondu egin ditu Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko herritarrak hondakinak biltzeko sistema berria "ongi hartzeaz gainera, laguntza ederra ere eman dutelako hura ezartzeko". Mank-eko buru Aitor Karasatorre Muguruzak azaldu duenez, "sistema berria jarrita, pertsona askok konpromiso handiago hartu behar izan dute ohitura aldatzeko eta jatorrizko hondakinak bereizteko, gai organikoak bereziki. Hala ere, erantzun bikaina izan da". Emaitzak ikusita Karasatorrek azaldu du Mank-en "harro sentitzen" direla, "gainerako mankomunitateek edo udalek ez baitute emaitza hoberik. Gure ustez, egundaino merezi izan du auzokideen ahalegina, saiakera ekonomikoa eta izandako zailtasun oro gainditzea, gutxi batzuek boikota ere egin dute". Mank-etik sakandarrak emaitza hobeak lortzera animatu gaituzte, "batere hondakinik helburua hantxe baitugu". KonpostaHondakin bilketa sistema berriko ardatzetako bat konposta da, Mank-ek horrela hondakin organikoen bilketan lan gutxiago egin behar duelako eta haren tratamenduan aurreztu egiten duelako. Sakanan 4.225 familia ari dira gaur egun konposta egiten. Garila eta agorrileko datuek erakutsi dute zortzi herri horietan "oso maila ona dute, bertan sortzen diren ia gai organiko guztiak bildu edo tratatzen ari direlako". Karasatorren gaineratu duenez, "Altsasuk eta Irurtzunek oso datu baxuak lortu dituzte, hutsalak ia-ia, gai organikoen gaikako bilketa edo konpostajea oso gutxi ezarri baita. Altsasuk eta Irurtzunek oso datu baxuak lortu dituzte, hutsalak ia-ia, gai organikoen gaikako bilketa edo konpostajea oso gutxi ezarri baita". Horregatik, bi herri horietan, eta udalekin batera, Mank-ek hurrengo hilabeteetan kanpaina bat eginen duela aurreratu du Karasatorrek, "etxeko eta auzoko konpostajeak zabaltzeko, gai horiek behar bezala bilduta eta tratatuta hobekuntza nabarmena egon dadin".Konposta egiten duen familia kopuruaHerria Auto-konposta Auzo-konposta GuztiraArakil 332 178 510Irurtzun 15 0 15Irañeta 72 28 100Uhartea Arakil 107 148 255Arruazu 30 34 64Lakuntza 192 212 404Arbizu 165 156 321Ergoiena 82 175 257Etxarri Aranatz 236 673 909Bakaiku 105 31 136Iturmendi 72 90 162Urdiain 109 101 210Altsasu 74 0 74Olatzagutia 128 464 592Ziordia 29 187 216Guztira 1.659 2.477 4.225Abuztuan, biztanleko sortutako hondakin kiloakAtez atekoaren herrietan 6,45 kg/biztanleko; Irurtzunen, 20,81; Altsasun 21,93 eta eredu mistoko herrietan 33,97.PPk geldiarazte eskaeraPopularren Sakanako eskualde batzordeak Mank-I exijitu dio "berehala geldi dezala atez ateko hondakin bilketa sistema berria, zikinkeria eta herritarren kexu eta protesta ugari besterik ez baititu sortzen". Juan Antonio Extremerak jakinarazi duenez, "kaltetutako herrietako zenbait herritarrek PPri eskatu digute sistema honen arazoak salatzeko". Hondakinak lurrean, arratoiak eta katuak haien inguruan, eltxoen ugaritzea edo usain txarra sortzen direla salatu dute popularrek.