Iseka eta Larunblai aisialdi egitasmoetan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2013ko irailaren 19a

Haur eta gazteei zuzendutako eskaintza da, euskaraz. Lastailaren 4ra arte eman daiteke izena, dohainik. Ikasturtea lastailaren 19an hasiko daAurreko ikasturtean bezala, Burundako herriek 3blai aisialdi programa hartuko dute. Haur eta gaztetxoen hizkuntza ohituretan eragin nahi da. Horretarako izena ematen dutenen intereseko jarduerak eginez, euskara eta ongi pasatzea lotu nahi da, harreman sareak sortuz eta indartuz. Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzen du Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko Udalekin batera antolatzen duen egitasmoa. Aurreko ikasturtean bezala Sakanan hiru talde sortuko dira. Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo Iseka (DBH): larunbatetan 16:30etik 18:30era. Talde mugikorra: hilabete bat herri bakoitzean, txandaka. Taldearen bigarren urtea da. Olatzagutian beste biak hartuko ditu. Larunblai (LHko 3.-6. mailak) larunbatetan, 16:30etik 18:30era, Olatzagutiko Akelarre ludotekan. Taldearen (4. ikasturtea da, beti taldekide berriei irekia). Iseka (DBH) domeketan, 17:00etatik 19:00etara, Olaztiko Akelarre ludotekan (3. urtea dute). Lastailaren 19tik garagarrilaren 7ra, taldeak bi begiralek gidatuta, gazteen gustuetara egokitutako jarduera ludikoak eginen dituzte: jolasak, sukaldaritza tailerra, eskulanak, antzerkiak, kanpaldiak, bideoak... Gainera, Iruñerriko haur eta gazteekin irteerak eta kanpaldi bateratuak eginen dituzten, lagun berriak egiteko aukera paregabea beraz.  Non eman izenaEuskara zerbitzuan, 948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.com; Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo udaletxeetako postontzietan utzi daiteke izen-emate orria eta Olatzagutiko Iseka talderako liburutegiko postontzi berezian ere izen-emate orria utzi daiteke.