Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailean 2.021 langabetuen errekor tristea lortu ondoren, martxoan beheranzko joera hartu zuen eta sei hilabetetan 222 langabe gutxiago daude ibarrean, 1.790. Nafarroako langabeziaren %3,53 ibarrekoa da, herrialdeko populazioan %3,22 garenean. Lan bila dabiltzan gehienak, 918 emakumezkoak dira (%51,28). Gainontzeko 872ak gizonezkoak dira (%48,72). Adinari dagokionez, lan bila ari diren gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte: 855 (%47,77). 45 urtetik gorako 745 langabetu sakandar daude (%41,62). Enplegu bulegoan izena emana duten 25 urte baino gutxiagoko 190 sakandar daude (%10,61).Sektoreei erreparatuta, zerbitzutan lan eginen lukete langabetuen %52,46 (939). Langabeen %31,79 (569) industrian arituko litzateke. Eraikuntzan lan egiteko prest dago %8,1a (145). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %1,68 jaso du (30). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,98 dira (107).Langabezia udalerrika. AgorrilaUdalerria Guztira Altsasu 874 Arakil 68 Arbizu 83Arruazu 4Bakaiku 17Ergoiena 14Etxarri Aranatz 179Irañeta 10Irurtzun 197Iturmendi 17Lakuntza 92Olatzagutia 107 Uharte Arakil 61Urdiain 39Ziordia 28Guztira 1.790