Hiruak bat: kantua, txistua eta dantza

Guaixe 2013ko irailaren 20a

Hiru kultura adierazpide elkartu dira biharko emanaldirako: kantua, musika eta dantza. Txandaka, nork berea emanez, eta elkarrekin ariko dira artistak. Hala, dantzariak dantza egiten eta abesbatza kantuan ikustearekin batera, abesbatzaren doinura dantzatzen edo abesbatzaren eta txistularien melodien uztartzea. Hori da Etxarriko Abesbatza, Etorkizuna Dantza Eskola eta Sakanako hainbat txistularik sortutako ikuskaria, ehun parte-hartzaile baino gehiago bilduko dituenak. Denen artean dantza eta abesti tradizionalak eskainiko dituzte, baita euskal doinu berriak eta haietarako propio prestatutako koreografiak ere. Ariko direnakEtorkizuna Dantza Eskola5 urtetatik hasi eta 18 urte bitarteko neska-mutikoez dago osatuta. Egun batez ere, Altsasu, Ziordia eta Etxarriko 65 bat haur biltzen ditu. Taldeak euskal dantza egiten du. Iñaki Agirre Larraza altsasuarra da irakaslea. Altsasuko Aitzindari dantza taldeko dantzaria izan zen eta egun, Altsasuko Udaleko Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da.Etxarriko AbesbatzaEtxarriko Abesbatzak ibilbide luzeko du. XIX. mende hasieran elizkizunetan bakarri abesten zuen, baina 1972an beste eremu batzuetara zabaldu zen. Kontzertu ugari egiten ditu, eta emaitza bikainak izan ditu sona handiko txapelketetan, itzal handiko taldea izatera iritsiz. Alicia Armendarizen zuzendaritzapean ariko dira. TxistulariakSakanan txistulari tradizio handia egon izan da beti eta ekitaldirako hainbat elkartuko dira.Egitaraua1. zatia1. V. Monzonen Minuetoa (txistulariak).2. Agurra (dantzariak+abesbatza).3. Momotxorroen dantza (dantzariak).4. Borobila koreografia (dantzariak).5. Gabiltzan kalez kale (abesbatza+txistulariak).6. Belauntxingo koreografia (dantzariak).7. Axuri beltza (dantzariak+abesbatza+txistulariak).2.zatia1. Mendirik mendi (abesbatza).2. Jai adivasi koreografia (dantzariak).3. Baserritarra (abesbatza+txistulariak).4. Alpargata koreografia (dantzariak).5. Aunitz urtez (abesbatza).3. zatia1. Gaztelugatxe koreografia (dantzariak).2. Ashera koreografia (dantzariak).3. Bigarren kalez kale (abesbatza+txistulariak).4. Kaxarranka (dantzariak).5. Fandango (dantzariak).6. Inurriak (abesbatza+dantzariak).