Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zizurren bana berdindu zuten Ardoik eta Lagun Artea Bk. Kontraeraso bati esker aurreratu ziren Lagun Arteakoak, eta berdintzea lortu zuen Ardoik. Bestalde, Etxarri Aranatzen Berriozarrek bi gol sartu zituen lehen zatian, Etxarrik egindako akatsak aprobetxatuz. Bigarren zatian arrisku gehiago sortu zuen Etxarrik eta 2-1era gerturatzea lortu zuten, baina Etxarrik Berriozar gehien estutzen zuenean, jokoz kanpo 3. gola sartu zuen Berriozarrek, 1-3 gailenduz. Bukatzeko, Altsasuk 1-0 irabazi zion Beti Onak B taldeari. Sailkapenean San Jorge da liderra, 6 punturekin, Beti Kozkorrekin berdinduta. Altsasu 6.a da, 3 punturekin, Lagun Artea B 11.a, eta Etxarri 12.a, biak puntu banarekin.