Euskaltel 18.a Munduko Taldekako Erlojupekoan

Guaixe 2013ko irailaren 23a

Igandean Txirrindularitza Mundialen barruan Taldekako Erlojupekoa jokatu zen. Montecatini Terme eta Florentzia arteko 57,2 km osatu behar izan zituzten taldeek. Omega Pharma-Quick Step talde belgiarra gailendu zen, Tony Martin aurrean zela (1:04:16), Orica eta Team Sky taldeen aurretik. Euskaltel Euskadi 18.a zen, 3:59ra. Talde laranjan 6 txirrindulari aritu ziren, tartean Jorge Azanza eta Gorka Verdugo.