Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Rural Kutxa talde sakandarreko Jaime Roson txirrindulari zamorarrak irabazi du 23 urtez azpiko Lehendakari Txapelketa. Larunbatean Oñatiko lasterketa irabazi zuen Rosonek, bere taldekide Migel Angel Benito, Jesus Alberto Rubio eta Antonio Molinaren aurretik helmugara sartu eta gero. Rural Kutxa izan zen probako talde onena eta talde sakandarrak denboraldiko 20. garaipena lortu zuen. Bestalde, Lehendakarirako baliagarria zen azken lasterketan, igandean Zaldibian jokatutakoan, sailkapen orokorrean 2.a zen Roson, baina talde sakandarrak egindako lanari esker Lehendakari Txapelketa Rosonek irabaztea lortu zuten. Garaipenarekin "oso kontentu" dagoela adirazi du Rosonek. Rural Kutxako zuzendari Josemi Fernandez kontentu zegoen lortutakoarekin. "Oraindik ez dugu denboraldiaren balantzea egin. Lehendakari Txapelketa, Espainiako Kopa, Nafarroako Vuelta irabazi ditugu eta baita beste proba garrantzitsu batzuk ere, baina birusak eta lesioak direla eta denboraldiko bigarren zatian gaizki pasatu dugu" adierazi du.