Musika hiltzeko zorian

Guaixe 2013ko irailaren 27a

Gaur nire lehenengo kolaborazioa da astekari honetan, eta izenburu honekin hasiera emango diot nire kolaborazio sortari."Musika hiltzeko zorian", zergatik sarrera hau, beldurra eman dezake baina nire ustetan geroz eta ahulago aurkitzen dira gaur egungo taldeak eta beraz musika. Ez dut esan nahi musikarik gabe bizi beharko garela etorkizunean -pentsaezina egiten zait horrela bizitzea- baizik eta musikaren eta talde bat izatearen esentzia galtzen ari dela. Gauzak ez dira lehen bezala egiten, gaurko musikariek eta taldeek bilatzen dutena saltzea eta fama lortzea da, berdin zaie zein musika mota jo behar duten hori lortzeko, eta musika lan bezala hartzen dute hasieratik.Ondo pasatzeko, juerga egiteko eta barre egiteko sortutako taldeak geroz eta gutxiago dira, lehen esan bezala jendeak fama eta dirua bakarrik bilatzen duelako. Horretarako bere gustuko doinuak alde batera utzi eta jendeak entzun nahi duena jotzen dute, baina guztiok dakigunez, zure preferentziak alde batera utzita besteek eskatutakoa egitean gauzak ez dira berdin ateratzen.Zoritxarrez, gaur egun sortuta dagoen musikaren merkatuan ez dira ondo pasatzeko taldeak saritzen eta inongo laguntzarik ez zaie ematen. Jendeak eskatzen duena nahi dute diskografika eta produktore gehienek, taldeko kideek sentitzen dutena alde batera utzita dirua bilatzeko asmoz. Dena diruaren inguruan bueltaka dabil, eta sentimentuak alde batera utzi egin dira azkeneko aldi honetan.Ez dakit ados egongo zareten, baina nik behintzat beharra dut atzera egiteko, eta lehen zeuden talde galantak eta ederrak berriro sortzeko ere. Taldeak zeinetan helburua ez zen dirua egitea, ligatzea edo fama bilatzea. Lagun talde onak non helburua ez zen milioi bat diska saltzea, baizik eta noizbehinka lagunekin batzea, barruan dutena kanporatzea eta zorte pixka batekin herriko gaztetxean jotzea urtean behin edo bitan, non ez dituzten milaka ezezagun espero, haien adiskide eta familiak baizik.Hau guztia ez da guztiz desagertu guztiak dakigu hori, baina laguntza behar du musikaren esentziak bizirik irauteko.Aritz Viñas