Irristalari sakandarrak puntan San Juan Trofeoan

Guaixe 2013ko irailaren 24a

Larunbatean abiadura irristaketako San Juan trofeoa jokatu zen Iruñean. Tartean lehiatu ziren Sakana Irristaketa Klubeko irristalariak. Iratxe La Puente bigarrena sailkatu zen emakumezkoen mini mailan, Ander Villalobos bigarrena izan zen benjaminetan eta Unai Villalobos hirugarrena haurren mailan. Denboraldiari hasiera bikaina eman dio klubak. Bestetik, Sakanako irristaketa eskolak hurrengo astean hasiko dira lanean.