Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren 13an, Tarragonan, 522 gizon eta emakume beatifikatuko dituzte. Guztiak ere Espainiako gerra zibilean hil zituzten. Beatifikatuko dituztenen artean Saturnino Pascual Jaunsaras Zabaleta irurtzundarra eta Lorenzo Lizasoain Lizaso irintarra daude. Arrazoi beragatik 2007ko lastailaren 28an, Erroman, beste sakandar bat beatifikatu zuten, Bernardino Irurzun Otermin domingotar fraide egiarretarra.