Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana Motorsport taldeak, Olaztiko Udalaren, Maisunea gaztetxearen eta Bierrik fundazioaren laguntzarekin XXXIII. Urbasako igoera antolatu du urriaren 5erako. Urbasakoa automobilismo egutegian eta bereziki igoeren egutegian proba mitikoa da eta pilotu eta zale ugari espero dira urriaren 5ean Urbasan. Proba Nafarroako Mendi Txapelketarako baliagarria izango da.Urbasako igoerarako atzera kontaketa martxan dago jadanik, aste eskas bat falta baita pilotuak Urbasan gora ikusteko. Izena ematen duten pilotuek 5, 7 kilometro osatu beharko dituzte, Olaztin hasita - 38,050 kilometro puntua - Urbasako portu gaineraino - 32,220 kilometro puntua - . Errepidea goizeko 9:00etan itxiko da. Autoen egiaztapenak 9:00etatik 12:30era eginen dira eta entrenamendua 14:00etan hasiko da. Ondoren bi txanda jokatuko dira. Antolatzaileek hainbat eskari egin nahi dizkiete zaleei, proba behar bezala antolatu eta segurtasuna bermatzeko: antolakuntzak zehaztutako segurtasun eremuak errespetatzea, norberak bere zaborrak jasotzea eta antolatzaileek zehaztutako aholkuak jarraitzea. Boluntarioak behar diraProba antolatu ahal izateko boluntarioak behar dira. Boluntario izan nahi duena jarri dadila harremanetan Sakana Motorsport taldearekin edo dei dezala Bierrik fundaziora - 948 564 275 - .