TopaEgunera deitu dute, euskaltzaleen festara

Guaixe 2013ko irailaren 27a

Euskal Herri guztiko euskaltzaleen bilgune izan nahi du biharko ospakizunak, horregatik guztiei luzatu diete gonbitea Arrate Gisasola Soraluzeko Pil-Pilean euskara elkarteko eragileak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak. Egun osoko festarekin euskaltzaleen ekarpenaren eskertzea eta aldarrikapena egin nahi da, baina jai giroan. Soraluzeko herritarrek, eta Deba ibarrekoek, euskaltzaletasunarekin eta auzolanarekin izan duten lotura nabarmen gelditu da egunaren antolakuntzan, bi ardatz horiek kontuan hartuz, herriko hainbat eragileren artean antolatu baitute TopaEguna. Euskaltzaleen ekimena eta auzolana azpimarratzeko beste modu bat hain zuzen ere. Euskaltzaleen Topaguneko kide dira Aizpea eta Kima euskara taldeak eta Bierrik fundazioa. Egitaraua11:00etan Harrera.12:00etan Liburu aurkezpena (hitzaldia): Jon Sarasua.Goizean zehar: umeen hiria; berba probak, Andrabanda feminista, Kantu Jira eta puzgarriak. 14:30ean Herri bazkaria.Bazkalostean: Irrien Lagunak, Kultur Gindak, Hezitzaileen arteko jolasak eta kalejira.18:00etan Ekitaldi nagusia.19:00etan Xero Xiette taldearekin erromeria.22:30ean Kokein eta Gose.