Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean ospatuko da San Migel Goiaingeruaren festa eta ospakizunak jendetza erakarriko du santutegira. Aralar gainera igotzen direnak lau elizkizun izanen dituzte goizean: 9:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean. Azken hori meza nagusia izanen da eta Iruñeko gotzain laguntzaileak, Juan Antonio Aznarezek emanen du. Arratsaldean, 18:00etan, beste meza bat izanen da. Elizkizun bakoitzaren ondoren Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da. Hala nahi duten fededunek ere aitortzeko aukera izanen dute, aitorleak egun guztian egonen dira. Larunbataz geroztik San Migelen bederatziurrena ospatzen ari da eta igandera bitarte, egunero 18:00etan, meza izanen da santutegian. Bestalde, Zamartzeko espiritualtasun etxean, igandean, 17:00etan bezperak izanen dira eta 18:00etan Maria Vallejo Najera idazleak hitzaldia eskainiko du: San Miguel Arcángel: nuestro protector en la batalla" (Testimonio de una intervención).GomendioaUrtean zehar Aralarko santutegiak jende gehien biltzen duen eguna da San Migel eguna, igandea. Horregatik, eguerdi parteko mezak jendez gainezka egoten dira, baita aparkalekuak eta bideak ere. Horregatik, larunbat arratsaldeko, igandeko goizeko aurreneko bi mezetara edo arratsaldekora joateko gomendioa luzatu dute. Ekaidarrak mahai inguruan San Migel ospakizuna dela eta, bihar gauean elkartean afaltzera bilduko dira ekaitarrak. Ondoren, musikari baten laguntzaz ordu txikiak arte egonen dira. Ospakizunek hurrengo egunean izanen dute segida, 10:30ean eginen den mezarekin. Arbizu eta Lizarraga San Migel ospakizunakAralarko aingeruaren eguna da etzi eta, horregatik, Arbizun arratsaldez auzatea izanen da. Batzuek afaltzen despedituko dute eguna. Lizarragan sanmigeldarren kofradiako kideak ermitan eginen den mezan elkartu eta ondoren bazkaria izanen dute.