Egoi Martinez igandean Mundialean

Guaixe 2013ko irailaren 27a

Asteburuan Txirrindularitza Mundiala jokatuko da Florentzian. Espainiako selekzioko selekzionatzaile Javier Minguezek 11 txirrindulariko taldea osatu du, eta tartean dago Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez. Txirrindulari etxarriarra zenbaitetan Mundialetarako aurre selekzioko taldean egon izan da, lesioren bat egonez gero erretserba moduan, baina orain arte ez da Mundialerako taldean sartu. Mundialetan arituko den bigarren sakandarra izango da, 2010etan eta 2011n Hiriberriko Imanol Erbiti aritu baitzen Mundialetan. 35 urterekin debutatuko du Mundialetan. Igandeko proban ariko da, 272,3 km dituen lasterketan, Alejandro Valverde, Jose Herrada, Jonathan Castroviejo, Samuel Sanchez, Purito Rodriguez, Dani Moreno, Alberto Contador eta Luis Leon Sanchezekin batera. Larunbateko erlojupekoan Jonathan Castroviejok eta Luis Leon Sanchezek ordezkatuko dute Espainia Mundialetan.Mundialean aritzeko ilusioz gainezka dabil etxarriarra, baina Euskaltelen azken berriek ilusio hori apur bat mikaztu dute. Dena den, igandean balio duen guztia demostratzeko aukera izango du.