Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean XX. Sakanako Txirrindula Eguna izanen da. Txirrindulariak goizeko 9:00etan aterako dira Irurtzundik, Altsasun bukatzeko (39 km)Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda eta Aralar Txirrindularitza Kluben laguntzarekin, eta hainbat babeslerekin - Irurtzun eta Altsasuko Udala, Nafarroako Gobernua eta Nestlé - Sakanako Txirrindula Eguna antolatu dute iganderako. 20. edizioa beteko du proba ez lehiakorra denak, eta "Sakana bizikletaz ezagutzen" leloa izango du.Probaren helburua eskualdean txirrindularitza bulkatzea da eta goiz polita pasatzea lehiaketa asmorik gabeko ibilaldian. Horretaz gain, Sakanako bide, txoko, kale, zubi, ermita, basoak... ezagutarazi nahi dira, bizikletaz gozatuz, eta bidean Sakanako herri ezberdinetako jendearen arteko harremanak bulkatu.Txirrinduzaleen festaIaz 250 pertsona aritu ziren eta eguraldiak laguntzen badu, 400 txirrindulari biltzea gustatuko litzaieke. Eguraldi aldakorra iragartzen dutenez, ikusteke dago nolako erantzuna izango den. Irurtzundik goizeko 9:00etan aterako dira, 11:00ak aldera geldialdia eginen da Lakuntzan, gosaltzeko, eta gero Altsasura helduko dira. Parte-hartzaile guztiek kaskoa eta ogitartekoa eraman beharko dute. Freskagarria antolatzaileek banatuko dute, eta bukaeran oroigarriren bat banatuko dute. Itxasperri, Egiarreta, Etxarren, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza (gosaria), Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Altsasutik pasako da ibilbidea, bigarren mailako errepide eta xendetatik.Autobusa eta bizikletak emateko kamioia goizeko 7:45ean aterako dira Ziorditik, eta herriz herri aurretik izena eman duten txirrindulariak jasoko ditu, proba bukaeran, atzera ere, autobusez euren etxeetaraino emateko - izena ematea 23an bukatu zen, Mank-en - . Aipatu zerbitzu hau erabili behar ez dutenek ibilbidean sar daitezke nahi duten unean eta nahi duten unean utzi.Ibilbidea jarraitzeko deiaTxirrindula Egunean parte hartu baino lehen txirrindula puntuan jartzea aholkatu dute antolatzaileek. "Egunean mekanikaria egoten da, Irisarri, baina egunean bertan gertatutako zulaketa edo matxurak konpontzeko, ez bizikletak puntuan jartzeko" nabarmendu dute. Bestalde, antolakuntzak zehaztutako ibilbidea jarraitzeko deia egin die txirrindulari guztiei, "segurtasuna bermatzeko eta arazoak ez egoteko.". Besterik gabe, txirrindula egunean aritzeko gonbita egin dute antolatzaileek.