Euskara biziberritzeko superheroi izan nahi?

Guaixe 2013ko irailaren 26a

Hizkuntza praktikatzeko, mintzapraktika egiteko, egitasmoa da Mintzakide. Euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dira. Astean ordu batez, paseatuz, kafea hartuz, mendian, kalean, goizean, arratsaldean, gauean... Horrela erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta euskararendako gune berriak eskaintzeko modua da. Ahalegin horri esker biziberritzen da euskara, eta superheroiak bezala, sarri ikusezinak izaten dira pertsona horiek. Aurreko ikasturtean 5.500 mintzakide elkartu dira Euskal Herri osoan. Informazioa Informazioa jaso edo parte hartu nahi baduzu, Sakanako AEK euskaltegira (948 468 258, sakana_mintza@aek.org edo facebooken Sakanako Mintzakideak) edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (948 464 840 edo euskara@sakana-mank.com) jo daiteke. Sakandarren bloga: