Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekunberrin 1-2 irabazi zion Altsasuk Beti Kozkorri. Merezitako garaipena lortu zuten altsasuarrek. Lehen zatian Altsasuk dominatu zuten, Beti Kozkor lekuz kanpo aritzera behartuz. Javierrek aurreratu zuen Altsasu, eta nahiz eta Guajek berdindu, bigarren zati lehiatuagoan Xabierrek garaipenaren gola lortu zuen. Aldiz, Barañainen 1-0 irabazi zion Lagunak taldeak Etxarri Aranatzi. Haize gogorrak eta euriak eragin nabarmena izan zuten. Partida hasieran hainbat aukera izan zituen Lagunak taldeak, eta horietako batean gola sartu zuen. Bigarren zatian Etxarri saiatu zen baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Larunbatean Lakuntzan jokatutako partidan, Lagun Artea B taldeari 0-2 irabazi zion Beti Onak-ek. Bi taldeak ez ziren ongi aritu, baina Beti Onak taldeak gehiago estutu zuen eta hobeto asmatu, 3 puntuak eskuratuz. San Jorge da erregional mailako 4. Multzoko liderra, 7 punturekin. Altsasu 5.a da, 6 punturekin, Lagun Artea 14.a, eta Etxarri Aranatz 15.a, biak puntu banarekin.