Garcia de Eulate eta Borrega azkarrenak Valtierrako Duatloiko erreleboetan

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Larunbatean Valtierrako Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 21 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan), banaka eta erreleboka. Erreleboetan Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate eta Javier Borrega altsasuarrak gailendu ziren (1:05:46), Merinori eta Osesi minutu bat pasa aterata (1:06:56). Banakakoan Ibai Alba gailendu zen (1:02:33). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 15.a izan zen (1:06:55) eta talde bereko Iñigo Maiza 58.a (1:15:35). Bestalde, irailaren 22an Aoizko Zubiko II. Duatloi Krosa jokatu zen (5,8 km-16,8 km-2,9 km). Luis Mari Urizar izan zen txapelduna (1:06:08). Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 8.a sailkatu zen (1:12:46). Eta irailaren 14an Emilio Monagasek 1:11:36 denborarekin irabazitako Mendigorriako Triatloian (800 m -28 km- 6 km) Felix Benjumea laugarrena izan zen (1:17:38).