Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eta "Euskal Herri osoaren kontrako operazioa da". Halaxe azaldu zuten atzo egindako kontzentrazioetan Herrira mugimenduaren kontrako sarekada. Atzoko nabarmendu zutenez, "presoen eskubideen errespetuaren aldeko euskal jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapena kaletik ateratzeko saiakera bat da polizia operazioa". Nabarmendu zutenez, "euskal presoei dagozkien eskubideen aldarria kriminalizatu eta desagerrarazi nahi du estatu espainiarrak". Egindako irakurketan nabarmendu zutenez, "presoen auzia erabiltzen du estatu espainiarrak konponbide prozesua blokeatu eta zapuzteko. Bakearen aurka erabiltzen du estatu espainiarrak euska presoei ezartzen dien espetxe politika kriminala". Mobilizazioetan parte hartzeko deiaHerrira mugimenduaren kontra Guardia Civilak egindako sarekada salatzeko, atxiloketek irauten duten bitartean, Arbizun egunero 20:00etan kontzentrazioa eginen da. Horretaz gain, ostiralero moduan herrietan eginen diren kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin da. Ostiral honetan 20:00etatik 21:00etara izanen dira elkarretaratzeak. Sarekada salatu eta euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko larunbat eguerdian, atzera ere, herrietan kontzentrazioak egiteko deia egin dute, 12:00etatik 13:00etara. Azkenik, larunbat arratsaldean Bilbon eginen den nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatu da. Atzo 300 bat pertsona bildu zen Arbizuko plazan. Arbizuarra inkomunikatu ez zuten inkomunikatu eta gertukoek harekin egoteko aukera izan zuten. Atzo dagoeneko Madrilen zegoen. Altsasun, bestalde, 19 pertsonako taldeetan elkartuta, herriko bost puntutan behintzat salatu zuten Herriraren kontrako operazioa eta atxilotuen askatasuna eskatu zuten.Herri bezalako erantzun zabal bezain irmoa eman beharra nabarmendu zuten. Horregatik deitutako mobilizazio eta ekimen guztietan "masiboki" parte hartzeko deia" luzatu zen. Bestalde, "presoen eskubideen aldeko aldarrikapena kaletik atera eta kriminalizatu nahi duten honetan, kaleak, etxeak eta txoko guztiak Euskal preso eta iheslariak etxera lelodun txartelekin eta bandorolekin betetzeko" deia egin zuten.