Igandean Arazuriko BTTa jokatu zen, Rural Kutxa BTT Kopako zazpigarren eta azken proba, 42 km-ko proba gogorra. Aitor Hernandez izan zen garaile (1:40:38), Carlos Coloma (1:43:43) eta Diego Latasaren (1:45:18) aurretik. Mikel Otxoa izurdiagarra 18.a sailkatu zen (2:01:11), 23 urtez azpikoen mailan bigarrena. Emakumezkoetan Olatz Odriozola izan zen nagusi. Zazpi probek puntuatu dute Rural Kutxa BTT Kopan, tartean ekainean Izurdiagan jokatutakoak. Elite mailan Patxi Cia izan da txapelduna eta 23 urtez azpikoetan Migel Sanzol. Mikel Otxoa izurdiagarra 3.a sailkatu da, eta Mikel Irigoien uhartearra 8.a. Lan polita egin dute bi sakandarrek. Beteranoetan Jesus Angel Espada izan da txapelduna, juniorretan Ion Roldan, Kadeteetan Javier Sein eta infantiletan Aitor Izkue. Eta emakumezkoetan Olatz Odriozola izan da jaun eta jabe.