Gutxigatik gailendu zitzaien errioxarrak sakandarrei

Guaixe 2013ko urriaren 2a

Errioxako Arnedoko jaialdiko partida nagusian Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak Titin eta Merino izan zituzten aurkari. Errioxarrak 12-6 aurreratu ziren, baina sakandarrek markagailua irauli zuten, 15-16 aurreratuz. Hortik aurrera lehia oso estua izan zen, baina azkenean errioxarrek 22-19 irabazi zuten.