Etxarriko Auntzetxen ikastolekin

Guaixe 2013ko urriaren 2a

Asteburuan Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak ikasturteko lehen irteera egin zuen. Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru elkartu ziren Etxarriko kanpinean. Auntzetxera igo eta bertan pasa zuten gaua. Biharamunean gosaldu, paseotxoa eman, hamaiketakoa egin eta Etxarriko kanpinera jaitsi ziren, asteburu bikaina egin eta gero. Sakanako Ikastolen Mendi Taldearen asmoa hilero mendi irteera edo txango bat egitea da, etxeko txikienekin. Normalean hileko 3. igandean izaten dira. Ondoko irteerak egiteko asmoa dago: Arbizuko bordak, Nerbioi ibaiko iturburua, Ergoienako Bira, Burunda ibaiko iturburua, Plazaolako ibilbidea, Altsasuko Bargagain, Aralarko Albiko Trikuharria eta Bustaizko bordak. Irteerak irekiak dira eta bertan parte hartzeko gonbitea eta deia egiten zaie Sakanako familiei.