Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20 urtez lanean aritu eta gero, Euskaltel Euskadi taldeak azken pedalkadak emanen ditu Frantzian eta Belgikan. Urriaren 3tik 6ra Eurometrole Tourrean ariko dira, urriaren 8an Binche-Chimay-Binchen eta urriaren 10ean Paris Bourgesen. Oscar Guerrero zuzendari altsasuarraren begiradapean Adrian Saez de Arregi, Ioannis Tamouridis, Jon Aberasturi, Migel Minguez, Pello Bilbao, Ricardo Mestre, Robert Vrecer eta Steffen Radochla txirrindulariak izango dira lehiatuko direnak.