Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zortzi sindikatuk deituta bihar eguerdian kontzentrazioak eginen dira lantokien eta udaletxeen aurreko aldeetanHerrira mugimenduko kide izateagatik atxilotutako 18 kideak gaur pasako dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloi Velasco epailearen aurretik. Astelehenean atxilotu zituztenetik Guardia Civilaren esku egon dira, komunikatuta, eta haien konfiantzazko abokatuarekin Civilen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu zioten denek. Ondoren abokatuak bakoitzarekin bost minutu egoteko aukera izan zuen. Fran Balda ongi dagoela eta tratu zuzena jaso duela adierazi du abokatuak. Gaur, 9:30etik, aurrera pasako dituzte epailearen aurretik eta hark galdeketa eginen die. Ondoren jakinaraziko du preso sartzen dituen edo aske gelditzen diren. Herrirako kide izanda "erakunde terroristako kide" izatea eta "erakunde armatua finantzatzea" egozten die epaileak 18ei. Haren irudiko legez kanporatutako Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren "oinordeko" da Herrira. Gainera, "terrorismoa goratzea" leporatzen die kaleratutako euskal presoei ongi etorriak antolatzeagatik. Salaketa horietarako Guardia Civilaren probak atxilotutakoek emandako prentsaurreko, parte hartutako ekitaldi publiko, aurkezpen edo manifestazioak dira. Guztiak legezkoak eta legeztatuak. Miguel Angel Carballo fiskalak Herrira mugimenduaren jarduerak etetea eskatu du.Sindikatuen kontzentrazioetarako deiaELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek Herrira mugimenduaren kontrako sarekada salatzeko biharko kontzentrazioak deitu dituzte. 12:00etatik 12:30era lantokien eta udaletxeen aurrean kontzentratzera deitu dute. Zortzi sindikatuen iritziz sarekada hori "Euskal Herriaren kontrako erasoa da" eta bere helburua "konponbiderako prozesua baldintzatzea, oztopatzea da". Horregatik, langileei dei egin diete "instituzioek ekartzen ez dituzten irtenbideak eskatzera kalera ateratzeko". Sindikatuko kideen iritziz "herriak hartu behar du oztopoei aurre egin eta konponbidea bulkatzeko protagonismoa". Deialdi gehiagoOstiralean, 20:00etatik 21:00etara, herrietako plazetan elkarretaratzeak. Larunbatean, 12:00etatik 13:00etara, herrietako plazetan elkarretaratzeak.Larunbatean, 17:30ean, Bilbon manifestazioa. Larunbatean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan giza-katea.