Cederna-Garalurren ikastaroek harrera ona izan dute

Guaixe 2013ko urriaren 3a

Enpresa sortu berri dutenei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako ikastaroa hilaren 16an hasiko daCederna-Garalurrek bereziki langabezian dauden pertsonei zuzendutako ikastaro pare bat antolatu ditu: alfabetaze digitala, enplegua aktiboki bilatzeko. Altsasukoa despeditu berri da eta astelehenean Olatzagutian hasiko da. 22 orduko iraupena izanen du eta 9:00etatik 13:30era izanen da. Bestalde, Belardi taldearen eskaerari erantzunez, Garalurrek Abeltzaintzako ekoizpenaren errentagarritasuna hobetu larreak ongi erabiliz ikastaroa antolatu du. Aste honetan elkartearen Arbizuko egoitzan lehen sektorean lan egiten duten 14 pertsona ari dira trebatzen. EnpresendakoBerriki beren enpresa sortu dutenei, eta erakunde txikietako eta ertainetako enpresaburuei eta zuzendariei bideratutako ikastaroa ere antolatu du Garalurrek: sormena zure enpresan: berritu, bezeroa abiapuntu hartuta. Izena ematen dutenek enpresak merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzeko egin beharrekoen inguruan ariko dira, lan-taldeak, zerbitzuak, produktuak, bezeroa behatzeko moduak etengabe berrasmatuzFinantzazioaIkastaro horiek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dute, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.