Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erakunde internazionalistak Inperialismoa hondoratu arte, €uropa astinduz leloa duen dinamika jarri du martxan. Hurrengo urtean hainbat ekimen eginen dituztela aurreratu dute Askapenatik. Dinamika horren barruan aurreneko ekimenak lastailaren 12aren inguruan antolatutakoak izanen dira, halako egunarekin hasi zelako Amerika kontinentearen konkista. Askapenatik azaldu dutenez, 90. hamarkadaz geroztik bigarren birkonkista bat gertatu da enpresa transnazionalen eskutik. Europako enpresa horien "jardun inperialista" salatu eta "jatorrizko herrien borrokak eta bigarren eta egiazko independentzia baten alde borrokan ari diren herriak babesteko" deiak antolatu ditu. EgitarauaEl segundo desembarco. Multinacionales españolas en America LatinaLastailaren 4an, ostiralean, 19:00etan Iturmendiko Ximona gaztetxean. Askapena.Apaga y vamonosLastailaren 8an, asteartean, 19:00etan Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan. Askapena. Kolonbiako gatazka, multinazionalak eta errepresioaLastailaren 11n, ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria Walter Agredo, Kolonbiako preso politikoen elkartasunerako taldeko kidea.