Hildako Aralarko santutegiko zaleen aldeko elizkizuna etzi

Guaixe 2013ko urriaren 4a

Azken urtean hil diren Aralarko San Migelen Anaitasuneko, kofradiako eta santutegiko ongileen aldeko meza igandean izanen da, 12:30ean santutegian bertan. Elizkizunean kantu gregorianoak kantatuko ditu Gaudeamus abesbatzak. Mezaren aurretik, 12:00etan, abesbatza berak kontzertua eskainiko du Santutegian bertan. Igandean, San Migel egunarekin, fededun ugari igo zen Aralarrera. Mikel Gartziandia eta Jesus Sotilek bost meza eman zituzten. Eguerdiokoa Juan Antonio Aznarez gotzain laguntzaileak zuzendu zuen. Elizkizun bakoitzaren ondoren aingeruaren irudia gurtzeko aukera izan zen. Osasuna eskatzeko kateak gorputz atal ezberdinetatik pasa zituztenak asko izan ziren, baita burua kapera zaharreko zuloan sartu zutenak ere.