Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilboko Casillatik, 17:30ean, abiatuko da Tantaz tanta, euskal presoen eskubideen alde. tantaz tanta, konponbidearen alde lelopeko nazio manifestazioaMakina bat gizarte eta politika erakundek deituta manifestazioa deitu da biharko Bilbon. Herrira mugimenduaren kontrako "ekintza judizial, polizial eta mediatikoa" gidatu zuen "erabaki politikoa" arbuiatzen dutela adierazi zuten deitzaileek. Era berean, atxiloketek utzitako "nahigabea eta haserrea" alde batera utzita, Herrirarekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Mobilizazioaren deitzaileendako "bidegabekeriak" dira euskal preso politikoen eskubideen defentsa kriminalizatzea, itun antiterroristaren aro politikoa "sine die luzatzea", PPk "dituen konta ezineko arazoak" estaltzea eta presoen auzia "gutxi batzuen arazo" bihurtzeko "helburu politikoak" izan zituela salatu dute. Atxilotu guztien askatasuna aldarrikatu dute ere barean. DeitzaileakAlternatibaAralarAskapenaBai Euskal HerriariBehatokiaBilgune FeministaCGTEgiari Zor FundazioaEHNEEILASELAEleak mugimenduaElkartzenEPPK bitartekaritzaErabakiErnaiESAITESKEskubideakEtxeratEuskal Herrian EuskarazEusko AlkartasunaEzker BatuaGITE-IPESGorripideHIRUIkasle AbertzaleakJoxemi Zumalabe FundazioaKomite InternazionalistakLABSare antifaxistaSortuTaupaka, sortzaileon elkarteaTorturaren Aurkako Taldea