Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Geronimo de Uztariz historialari elkarteak eta Egubera Taldeak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 1931 eta 1936 urteen artean Nafarroan gertatu zenari buruzko zikloa antolatu dute. Asteartean hasi eta ostegunean despedituko den hiru saioko zikloa da eta Errepublika, guda eta errepresioa Nafarroan izenburua du. Saio bakoitzean historialari batek hitzaldia emateaz gain, dokumental bat proiektatuko da. Hiru saioak Iortia kultur gunean izanen dira, 19:00etan, sarrera doan da. Lastailak 8, astearteaNafarroaren katastrofea: estatu kolpea eta errepresioa 1936anHizlaria: Emilio Majuelo | Dokumentala: Corazones Rojos (2004)Historialariak estatu kolpearekin errepublikarren proiektu erreformista bertan behera nola gelditu zen azalduko du, baita ondoren eragindako errepresio basatia 3.000 nafarren erailketa ekarri zuena. Majuelok berak aurkeztuko du dokumentala.Tutera aldeko Erriberan 1936an izandako fusilamendu eta errepresioari buruzko dokumentala izanen da ikusgai. Elisabeth Aranda zuzendariak biktimen lekukotzak eta adituei egindako elkarrizketak tartekatzen ditu.EgitarauaLastailak 9, asteazkenaGuda zibilia, zinema eta propagandaHizlaria: Juan Madariaga | Proiekzioa: garaiko grabazioakNafarroako Unibertsitate Publikoan irakaslea da egiarretarra. Zinema eta historiaren arteko erlazioetan aditua, bere hitzaldian Madariagak Espainiako gerra zibilean zinema propaganda gisa nola erabili zen azalduko du. Horretarako irudien laguntza izanen du.Lastailak 10, ostegunaErlijioa eta errepublikaren aurkako mobilizazioa Nafarroan, 1931-1936Hizlaria: Javier Dronda | "Con Cristo o contra Cristo" liburuaren aurkezpenaAralarko Mikel Donea institutuan irakaslea denak berriki argitaratu duen liburua aurkeztuko du. Politizazio eta gizarte gatazka handiko testuinguruan, II. Errepublikaren kontrako mobilizazioan elizak eta erlijio katolikoak jokatutako papera azalduko du idazleak. Nafarroa eta Altsasun gertatutakoari erreparatuko dio.