Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egitaraua9:00etan: Urbasako errepidea trafikoarendako itxiko da.9:00etatik aurrera: Ibilgailuen egiaztapen tekniko eta administratiboak Clinker parean.12:00etan: Entrenamendu ofizialak.Segidan: Lasterketako lehendabiziko eta bigarren mangak.Lasterketaren ondoren: Sailkapenak publikatu eta sari ematea, Clinker jatetxean.Aurreko urteko etenaren ondoren, Urbasako motorren festa indar handiz itzuliko da. Sakana Motorsport taldeak antolatuta, 33. Urbasako Igoera jokatuko da bihar, larunbatean, 14:00etatik aurrera. Urbasako Igoera arrakasta handiko ekitaldia da, ikuskizun hutsa, motorzaleek gustuko dutena. Bere urte onenetan 15.000-20.000 ikusle bildu izan ditu, eta nahiz eta eguraldi iragarpena kaxkarra izan, antolatzaileek Olazti-Urbasa igoerako txokoak zaleez betetzea espero dute.Beti da zaila tamaina horretako ekitaldi bat antolatzea: baimenak lortu, segurtasuna lotu, dirua bildu ... Aurrekontu handia behar da proba aurrera ateratzeko, aseguruak eta beste estaltzeko. Zailtasunei aurre eginez, Sakana Motorsport taldekoak munduko ilusio guztiarekin ari dira lanean. Horretarako Olaztiko Udalaren, Maisuenea gaztetxearen, Bierrik fundazioaren eta hamaika komertzio eta babesleren laguntza izan dute. Horregatik oso Motorsport taldekoak eskertuta daude.Errepidea goizeko 9:00etan itxiko da. Hortaz, Urbasara igo nahi dutenek ordu hori baino lehenago egin beharko dute. Ibilbidean barna antolakuntzako kideak izanen dira, beharrezko argibide guztiak emateko.70 pilotu33. Urbasa Igoera Nafarroako Mendi Txapelketarako puntuagarria da. 10 kategoria ezberdineko ibilgailuek parte hartzeko aukera dute. Autoak Clinker aurreko futbitoko pistan egongo dira, parke itxian. Halaber, asistentzia gunea Erburua kiroldegiko aparkalekuan egongo da.Urbasan 70 pilotu lehiatuko dira, asko aski ezagunak: Europako txapelduna izandakoa eta aurkezpenik behar ez duen Pantxo Egozkue (BRC), aurten Espainiar Estatu osoan barna lehiatzen ari den Arkaitz Ordoki (Silver Car S2), Txus Jaiorekin batera zirkuituetan lehiatu den Aitor Arakistain (Silver Car S2), pilotu irregularra den, baina sarritan sekulakoa den Joseba Iraola (Silver Car S2) eta beste hainbat.Pilotuei Urbasako igoera asko gustatzen zaie, oso erakargarria da. Urte pila batean jokatu da eta izen handikoa da. Lehen mailako pilotuek ere, hemen egon nahi dute. Hortaz, ikuskizuna ziurtatuta dago" adierazi dute Sakana Motorsport klubetik.2011n jokatutako azkeneko edizioan Pantxo Egozkue izan zen garailea (CM Bango), Gerard de la Casaren (Seat Cordoba WRC) eta Garikoitz Flores lakuntzarraren (Seat Leon) aurretik.Pilotu sakandarrak6 pilotu sakandarrek hartuko dute irteera. Gustura lehiatuko dira etxean. Ondokoak dira: Delfin Goikoetxea iturmendiarra (PRM, San Fermin eskuderia), Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarra (Renault 5 Turbo, Sardara eskuderia), Arkaitz Irigoien bakaikoarra (Renault 11 Turbo, Sardara eskuderia), Garikoitz Goñi etxeberriarra (Renault R11, Jaizkibel eskuderia), Iker Palacios lakuntzarra (Peugeot 205 GTI, Sardara eskuderia) eta Mikel Mendinueta arbizuarra (Citroen AX GT, Agurain eskuderia). Pilotu sakandar onenarendako saria egonen da.3,72 kilometroko igoeraIbilbideari dagokionez, Olazti eta Zudaire arteko NA-718 errepidean jokatuko da proba, 38,050 km puntutik 32,220 km puntura. Hau da, 3,72 km izanen ditu, eta Olaztitik Urbasako portua igo arte jokatuko da.Ibilbideak bi zati dauzka. Lehenengo zatia irteeratik hasi eta "Salto de aguas" izenez ezagutzen den tokira artekoa da. Zati oso azkarra da, autoak ziztu bizian doaz eta akaso, ibilbideko bihurgunerik okerrena lehen zati horretan dago. Abiadura horren azkarra da ezen bihurgune horren peralteak kanpora botatzen baitu autoa. Kontu handia izan behar da hor. Bigarren zatia, aldiz, teknikoagoa da. Bihurgunez betetako zatia da, gehienak ferra bihurguneak, edo 180 gradukoak. Beraz, autoek abiadura moteldu beharko dute. Ikusle gehienak bertan pilatzen dira. Igoera auto indartsuendako egokia da. Izan ere, zati azkar asko daudenez, motor indartsua behar da.Segurtasuna eta garbitasuna, funtsezkoakPilotuen eta ikusleen segurtasuna bermatzea izango da klubaren helburu nagusia eta horregatik, soilik zehaztutako guneetan kokatzeko eskaria eginen zaie Urbasara hurbilduko diren ikusleei, debekatutako eremuetan ezingo da jarri. Horretaz gain, Urbasa-Andia natur parkea dela kontuan hartuta eta inguruarekiko errespetua adieraziz, antolakuntzak norberak bere zaborra jasotzea eskatzen du. Hortik aurrera, autoen ikuskizunaz gozatzeko eta egun polit bat pasatzeko deia egin diete zaletu guztiei.Zozketa: Clinkerren bazkariaSarrerarekin batera jasotako esku-orrian zenbaki bat agertuko da. Izan ere, bi lagunendako bazkaria zozketatuko da Olaztiko Clinker jatetxean. Hortaz, esku-orria gordetzeko deia egin dute antolatzaileek, sariduna nor den egiaztatzeko.BoluntarioakSakana Motorsport Klubak probaren egunean bertan eta lehenago ere, boluntarioen laguntza beharko du. Hortaz, horretarako prest dagoena eskuak zabalik hartuko dute.