Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berrian Haur Hezkuntzan 696 ume hasi dira, aurreko ikasturtean baino 39 gutxiago. Hezkuntza ereduei dagokienez 5 ikasle berrietatik 4k D ereduan ekin diote ikasketei (%83,7; 583 ikasle, 33 gutxiago). Aurreko ikasturtearekin alderatuta %0,1 behera egin du D ereduko ikasleen matrikulazioak. Bi ikasturteetan segidan izan da jaitsiera, guztira %0,3. Gainontzeko hezkuntza ereduei dagokienez, Haur Hezkuntzan A ereduak bere beheranzko joerarekin segitzen du. Ikasturte honetan %1,8 egin du behera, aurreneko aldiz 10 puntuko mugatik behera geldituz (%9,8; 68, 17 gutxiago). Ikasturte berrian gora egin duen hizkuntza eredu bakarra B eredua izan da, %1,9 (%6,5; 45, 11 gehiago). Hezkuntza eta soziolinguistikako adituek behin baino gehiagotan nabarmendu dute A eta B ereduek ez dutela euskara ikastea bermatzen.GuztiraSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bildutako matrikulazio datuen arabera ibarrean 2.750 ikasle daude hiru hezkuntza zikloetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), aurreko ikasturtean baino 17 gehiago. Ikasleen %80a, 2.200, D ereduan ikasten du. Haur Hezkuntzan aipatutako ikasle jaitsiera izan bada, gainontzeko bi zikloetan gora egin du D ereduak. LHn %0,2 gora eta aurrenekoz ikasleen %80ra iritsiz (1.039, 44 ikasle gehiago). 8 ikasturtez gora egin ondoren inoiz baino DBHko ikasle gehiago daude D ereduan: %76,6 (%0,8 eta 21 ikasle gehiago). LHn inoizko mailarik apalenean dago A eredua: %15 (%0,9 eta 6 ikasle gutxiago). B ereduak ere %0,3 egin du behera LHn (2 ikasle gutxiago) eta maila horretako ikasleriaren %5a hartzen du. DBHri dagokionez, A ereduak 0,8 egin du behera %23,4an kokatuz (ikasle bat gutxiago, 177 guztira).