Eguerdiko mobilizazioa debekatuta Herriraren aldeko beste deialdietan parte hartzeko deia

Guaixe 2013ko urriaren 4a

Espainiako Gobernu Ordezkaritzak debekatu egin ditu zortzi sindikatuk Herriraren sarekada salatzeko egindako kontzentrazio deialdiak. Auzitegiak gaur goizean debekua berretsi du. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak argudiatu du elkarretaratze horietan terrorismoaren biktimak gutxietsi eta terrorismoa goratu zitekeela eta, horregatik, debekua.  Altsasun lehenik udaletxe aurrean elkarretaratzea egiteko deialdia egin zuen eta aurreneko debekuaren ondoren Iortia kultur guneko plazara deitu zen. Hori ere debekatu egin da. Jendea hara agertu da eta debekuaren berri eman diete sindikatuetako ordezkariek. Aldi berean, arratsaldeko eta biharko deialdietan parte hartzeko deia luzatu dute. Bitartean lantokietan kontzentrazioak egin dira. MobilizazioakGaur, 19:30ean, Bakaikuko iturrian. Gaur, 20:00etatik 21:00etara herrietako plazetan. Bihar, 12:00etatik 13:00etara herrietako plazetan. Bihar, 17:30ean, Bilbon manifestazioa.