Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ongi jokatu zuen Altsasuk etxean. Aiestaranek 63. minutuan sartutako golarekin hiru puntuak etxean gelditu behar zirela zirudienean, partida despeditzear zegoela, 90. Minutuan, Doneztebek bana berdindu zuen. Puntu banaketaren ordez galtzearen sentsazioarekin geratu ziren altsasuarrak. Aldiz, Etxarrik 1-0 irabazi zion Zizurko Ardoiri. Lehen zatiak Etxarrik arrisku gehiago sortu zuen. Jokaldi tonto baten ondorioz Ardoi jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen, eta bigarren zatian serio aritu ziren etxarriarrak. Horrela, 56. minutuan Amaiurrek garaipenaren gola lortu zuen. Nahiz eta Ardoi saiatu, markagailua ez zen mugitu. Bukatzeko, Kirol Sportek 1-0 hartu zuen menpean Lagun Artea B.