Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda Txirrindularitza Taldearen laguntzarekin, mendi txirrindularitza edo BTT ibilbidea antolatu du, urriaren 27rako, Zaragozan. 32 km-ko ibilbidea izanen da, zailtasunaren aldetik erraza. Zaragozako eraztun berdea deiturikoa osatzea da erronka. Izena ematekoBertara joateko autobus zerbitzua antolatu da. Txirrindulariek Zaragozan bazkalduko dute, baina bazkaria norberaren kontura izanen da. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Altsasuko autobus geltokitik. Izena emateko Mank-eko kirol zerbitzura hots egin behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com), urriaren 14a baino lehen.