Jordano eta Beraza Iratxoko Banakako Botxa Txapelketako txapeldunak

Guaixe 2013ko urriaren 8a

Banakako Botxa Txapelketako finalakHelduak: Alejandro Jordano 15 - Mikel Goldarazena 13Haurrak: Ane Beraza 15 - Aitor Irujo 12Larunbatean jokatu ziren, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, Banakako Botxa Txapelketako finalak, helduen mailan eta haurren mailan. Giro polita izan zen eta ikusmina, handia. Helduetan, Alejandro Jordano 15-13 nagusitu zitzaion Mikel Goldarazenari, eta haurretan, Ane Berazak 15-12 hartu zuen menpean Aitor Irujo. Txapeldunek urdaiazpikoa eman zuten opari.  Banakako Botxa Txapelketako finalarekin aurtengo botxa denboraldia despeditu du Iratxo elkarteak. Udaberrian Hiruko txapelketa jokatu zen, eta abuztuaren erdialditik aurrea haurren jardunaldiak, Berriozar eta Irurtzunen arteko partidak, Binakako txapelketa, elkarteen arteko txapelketa eta banakakoa. Iratxotik adierazi dutnez, guztira 104 lagunek hartu dute parte ekintza hauetan eta balorazioa ona da. Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, eta Irurtzunen behintzat, bizi-bizirik dago.