Aitor Zubieta Bizkaiko Bost t´erdiko Torneoan

Guaixe 2013ko urriaren 9a

Bilboko Bizkaia pilotalekuak Bizkaiko Bost t´erdiko Torneoa hartuko du. 6 bikote lehiatuko dira, eta nobedade moduan bikoteak sortzerako orduan Aspe eta Asegarcek euren pilotariak nahastea erabaki dute. Horrela, Aspeko Aitor Zubieta etxarriarrak, torneoko sakandar bakarrak, Asegarceko Oinatz Bengoetxearekin osatuko du bikoa. Gainontzeko bikoak ondokoak dira: Irujo-Beroiz, Olaizola-David Merino, Pablo Berasaluze-Barriola. Aitor Zubieta eta Bengoetxea VI.a larunbatean sartuko dira lehian. Irujo eta Beroiz izanen dituzte aurkari. Partida NITRO katean ikusi ahal izango da. Irabazleek igandean Aimar Olaizola eta David Merino izanen dituzte arerio (ETB1). Finala Urriaren 19an jokatuko dute igandeko irabazleek Berasaluze-Barriolaren kontra.