Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 11tik 13ra bitartean Beijingo Tourra jokatuko da Chinan. Euskaltel-Euskadi taldea lehiatuko den azken proba izango da. Alvaro Gonzalez de Galdeanoren aginduetara ariko da taldea, eta Pablo Urtasun urdiaindarra eta Gorka Verdugo etxarriarra ariko dira. Mikel Landa, Mikel Astarloza, Garikoitz Bravo, Ricardo Garcia, Juanjo Oroz eta Juanjo Lobatorekin batera emango dituzte talde laranjaren azken pedalkadak.