Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hainbat babesleren laguntzarekin, 13. Sakanako Herri Lasterketa antolatu du, urriaren 26an, Etxarri Aranatzen. 17:000etan proba nagusia jokatuko da eta aurretik, 16:00etan, kategoria txikiko lasterketak. Izena ematea zabalik dago. Kategoria txikikoek, juniorrek barne, dohainik dute parte hartzea, eta aurretik edo egunean bertan eman ahal dute izena. Baina proba nagusian parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena, derrigor. www.kirolprobak.comWeb gune honetan eman behar da izena. Urriaren 15a baino lehen izena ematen dutenek, merkeago izanen dute (txip horia dutenek 6 euro eta alokairuzko txipa dutenek 7 euro). Aldiz, ondoren izena ematen dutenen kasuan, txip horia dutenek 10 euro pagatu beharko dute eta alokairuzko txipa dutenek 11 euro. Urriaren 25era arteko epea dago izena emateko. Antolakuntzak argi utzi nahi du helduen probakoek ezingo dutela probaren egunean bertan izena eman.