Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezohiko gasa ikertzeko eta ustiatzeko haustura hidraulikoa edo fracking teknika bezala herrialdean erabiltzea debekatzen duen Foru Legea onartu du Nafarroako Parlamentuak gaur goizean. Sozialistek sustatutako lege horren alde egin dute Bilduk, Aralar-NaBaik. I-Ek eta Geroa Baik. Kontra azaldu dira UPN eta PP. Legeak dagoeneko emandako baimenei, tramitatu direnei eta etorkizunean etorri daitezkeenei eragiten die. Errioxa eta Kantabriaren ondoren, teknika horren kontra agertu den hirugarren erkidegoa da Nafarroa. Espaikiako Gorteetan frackinari lege babesa emateko lege egitasmoa dago. PegasoEspainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak hidrokarburoen inguruko ikerketa egiteko baimena eman dio Frontera Energy Corporation, SL enpresari. Helburua, hidrokarburo putzuak opatzea. Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa hartzen duen lur eremuan eginen du ikerketa aipatu enpresak. Guztira 102.884,3 hektarea ditu eta Sakana barnean hartzen du. Eremua Pegaso izenarekin bataiatua dago.